Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

RAMMSY, AZKONA & TOLOZA

9 Eguzki

MUSEOKO BEHATOKIAN - Iruña

2022ko uztailaren 27a, asteazkena - 20.00etan

SOINU BERRIAK

Azkona & Toloza artista bikotearen ikerketa dokumentalaren prozesuak mendietan eta basamortuetan ibiltzera eraman ditu. Haien azkeneko proiektuan premisa honetatik abiatu dira: gelditzea eta entzutea. Kolonialismoak eragindako arrakalak agerian uzten dituzten kontaketak arakatzen hainbat urte ematen eta gero, gizakionak ez diren ahotsak entzuten aritzea erabaki dute. Behatokian, Concierto geológico  izenekoa aurkeztuko dute, Rodrigo Rammsy Varas musikariarekin batera. Mineralaren eta likidoaren artean murgiltzen den soinu-bidaia, hau da, naturaren sailkapen-sistemetan gizakitik aldenduena dagoenean eta, horrenbestez, neurrigabe ustiatzetik libretzat jotzen denean.

Sarrerak

Begiratokiko ateak, tabernakoekin batera, 19: 00etatik 21: 30era irekiko dira. Edukiera 70 pertsonakoa izango da Begiralekuan eta 50 pertsonakoa Atondoan, euria egiten badu.

Sarrerak Museoko leihatilan erosi ahal izango dira ekainaren 28tik aurrera, 10 eurotan, kontsumitzeko eskubidearekin. Emanaldi artistiko guztietara joan nahi dutenentzat ziklo osorako bonu bat jarriko da salgai 70 euroren truke. Ordainketa eskudirutan egin beharko da eta gehienez bi sarrera erosi ahal izango dira pertsona eta saio bakoitzeko.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) dei daiteke edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara sartu.

 

Bilatzailea