Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LA REINA DEL ARGA

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

Estefanía de Paz Asín

Ikuskizun dibertigarria, historikoa, hurbila, maitagarria... hainbat arte, teknika eta hizkuntza artistiko uztartzen dituena: narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkua, clowna eta zirkua.

Zirkuko arteen historiaz ari zaigun ikuskizun samurrak Remigia Echarren, Argako Erregina, ezagutarazten digu.

Remigia hil zela 100 urte bete diren honetan, Estefanía de Paz Asinek funanbulistari buruz liburutan, egunkaritan, dokumentutan eta artxibotan, hemerotekatan, fototekatan... aurkitutakoa kontatzen digu.

Bere historiarekin liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion horretan bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du aparteko emakume hau ezagutzen laguntzeko.

Gora eta gora beti Remigia Echarren!

AKTOREAK

Estefanía de Paz Asín

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Egilea: Estefanía de Paz Asín eta Kiko Ortega / Arte plastikoak: Estefanía de Paz Asín
/ Argazkia: Kiko Ortega / Musika eta soinu-espazioa: Gorka Pastor / Argiztapena: Óscar García Valoria / Bideoa: Jesús Iriarte / Ekoizpen-laguntzailea: Garbiñe Navarro Rodríguez eta Noemí Irisarri / Komisarioa: Ariadne Iribarren / Diseinu grafikoa: Minimizán.

Hurrengo saioak

KONTEAREN PARKEA - Tafalla

2022ko uztailaren 24a, igandea - 19.30etan

EZPELETA JAUREGIA - Beire

2022ko uztailaren 28a, osteguna - 19.30etan

JAUREGIAREN ERRONDA (IZOTZ-PUTZUA) - Erriberri

2022ko uztailaren 30a, larunbata - 19.30etan

Bilatzailea