Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

EN UN SOL AMARILLO

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

La Cava - Erriberri

2022ko uztailaren 23a, larunbata - 22.00etan

Teatro de Los Andes

1998an, Bolivian izandako lurrikara batek dozenaka komunitate suntsitu zituen. Aiquile, Totora, Mizque hiriak edo Antakawa, Loma eta beste komunitate nekazari asko jo zituen sismoak eta, ondorioz, etxe hondatuak eta ehunka zauritu edo hildako utzi zituen.

Nazioarteko komunitateak era guztietako laguntza bidali zuen, ia 30 milioi dolarretakoa. Boliviako gobernuak, Defentsa Zibilaren eta armadaren bitartez, laguntzaren banaketa eta berreraikuntza antolatu zituen. Handik gutxira, ustelkeria, lapurretak, funtsen desbideratzea eta abusuak aipatzen zituzten istorioak zabaltzen hasi ziren.

Teatro de Los Andesek, obra honetan islatzen diren testigantza harrigarri eta etsituak jasotzeko, leku horietara bidaiatzeaz gain beste sismo batzuen historia aztertu zuen.

Gehiegikeria eta lapurretak, batez ere agintarien aldetik, etengabeak izan dira Latinoamerikako sismoetan. Badirudi lurrikara bakoitzean elkarrekin bizi direla eskuzabaltasuna eta berekoikeria. Zitalkeria eta elkartasuna.

AKTOREAK

Lucas Achirico, Gonzalo Callejas, Alice Guimarães eta Dario Torres.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaria eta egilea: César Brie / Musika: Cergio Prudencio, Luzmila Carpio, Sipe Sipeko Bolero de Caballería, Sanos y Fuertes ereserkia / Moldaketa musikalak: Lucas Achirico eta Pablo Brie / Eszenografia: Lucas Achirico eta Gonzalo Callejas / Jantziak: Soledad Ardaya eta Danuta Zarzyka / Eszenako tresneria: Gonzalo Callejas / Argi-teknikaria: Ariel Hurtado

/ Soinu-teknikaria: Fabiola Mendoza / Zuzendariaren laguntzailea: Mercedes Campos / Ekoizpena: Teatro de los Andes.

Bilatzailea