Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

PARA ACABAR CON EDDY BELLEGUEULE

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

La Cava - Erriberri

2022ko uztailaren 22a, ostirala - 22.00etan

Pamela Carter, Édouard Louisen eleberrian oinarrituta Zuzendaria: José Luis Arellano García​

Gerardo Verari eskainia

“Gaur benetako gizona izango naiz”
Édouard Louis eta Eddy Bellegueule pertsona bera dira, eta ez dira.

Para acabar con Eddy eraldaketa baten istorioa da: indarkeria, matxismo, pobrezia eta homofobiaren ingurunean zoritxarrez jaiotzeagatik biziraun behar duen haur bereziarena. Onartua izateko bere benetako izaera ezkutatu behar duen haur sentibera eta urduriarena. Saihestezina dirudien gehiegikerien eta umiliazioen patua ekiditeko benetazko gizon baten itxura hartzen ahalegintzen den nerabearena.

Baina Édouard da, zintzotasun gordin eta argitsu batekin, Eddyren istorioa kontatzen diguna, bere sufrimenduarena eta bere askapenarena, azkenean inguru zapaltzaile horretatik ihes egitea lortzen duenean.

Eddy Bellegueuleren amaiera Édouard Louisen hasiera delako, bere belaunaldiko idazlerik bikainenetakoarena.

Pamela Carterrek egindako eleberriaren egokitzapen hau 2018an estreinatu zen Londresko Unicorn Theatre antzokian.

Gerardo Vera izan zen proiektuaren aitabitxia sortu zenetik eta hau izango zen LaJoven zuzenduko zuen lehen aldia. Zendu ondoren, José Luis Arellano bere ikaslea, izan da Espainiako antzerkiaren maisu handienetako baten oroimenari eskainitako obra honen zuzendaria.

AKTOREAK

Julio Montañana Hidalgo eta Raúl Pulido Jordá.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaria: José Luis Arellano García / Egilea: Pamela Carter, Édouard Louisen eleberrian oinarrituta / Itzulpena: José Luis Collado / Bideo-eszena eta eszenografia: Álvaro Luna / Argiztapena: Juanjo Llorens / Jantziak: Ikerne Giménez eta Lua Quiroga Paúl / Soinu-espazioa: Alberto Granados / Eszena-mugimendurako laguntza: Andoni Larrabeiti / Ekoizpen-zuzendaria: Olga Reguilón Aguado / Zuzendari teknikoa: Paloma Cavilla
/ Errejidorea: Daniel Villar / Zuzendari-laguntzailea: Paco Gámez / Argiztapen-laguntzailea: Rodrigo Ortega / Eszenografia-laguntzailea: Lua Quiroga Paúl / Bideo-eszena-laguntzailea: Joel Valiente Vasco / Jantziteria- eta jantzigintza-laguntzailea: Gracia Collado Collado / Bideo-eszenako praktikak: Alba Trapero / Zuzendaritzako praktikak (Erasmus): Christina Eleftheriadou / Bideo-eszenako kamera: David Girón / Argazkigintza: Ilde Sandrin / Eszenografiaren eraikuntza: MAY Servicios / Sofa-girotzea: Cristina Collado Collado, Gracia Collado Collado eta Juan Carlos Rodríguez / Ekoizpena: Paloma Rodrigo eta Daniel Villar / Publikoen kudeaketa eta administrazioa:Rocío de Felipe / Komunikazioa: María Díaz, Laura Ginestar eta Pedro Sánchez.

Bilatzailea