Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Adriana Olmedo & The Disappointments - Ellas

Kultur 2022

Zaldun Templarioak jalea - Ribaforada

2022ko uztailaren 21a, osteguna - 22.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Emakumeek interpretatutako musikaren historiako kanta onenetako batzuk errepasatzen diren kontzertua da Ellas.

Soula eta bluesa bezalako estiloek, rythmn&bluesa eta rock&rolla tartean, publikoak oso ezagunak dituen abestiekin, dantzatzera, kantatzera eta inoiz modatik pasatzen ez diren doinuez gozatzera animatzen dute jendea. Publiko guztiarentzako kontzertua.

Aretha Franklin, Nina Simone, Nancy Sinatra, Gloria Gaynor, Adele, Dusty Springfield, Etta James, Janis Joplin, Amy Winehouse... Zertan dute antza horik guztiek? Guztiek dute izen propioa, artista handiak dira, guztiak emakumeak, eszenatokia indarrez eta bizitasunez betez historiara pasa zirenak, emakume izateak gauzak bereziki erraztu ez zizkien garaietan. Emakume horiek beren ibilbide gorabeheratsuan bizi izan zituzten aipuak, gertaerak eta pasadizoak tartekatzen dira kontzertuan.

Ikuskizun bizia eta interesgarria da jendearentzat, eta beti musikaren historiaren eta pertsona askoren bizitzaren parte izango diren abestiak gogoratzen ditu.

Bilatzailea