Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

EL REY TUERTO

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

La Cava - Erriberri

2022ko uztailaren 21a, osteguna - 22.00etan

Inextremis Y Tanttaka

Bi lagunek, Lidiak eta Sandrak, denbora luze daramate elkar ikusi gabe eta euren bikotekideak ezagutzeko afari bat antolatzea erabaki dute. David, istiluen aurkako polizia bat, eta Ignacio, manifestazio batean gomazko bola batek jota begi bat galdu duen gizarte-dokumentalista bat dira. Politikari baten diskurtsoek animatuko dute, gainera, afaria.

Horrela hasten da sinesmenen hauskortasunari, rol sozialen izaerari eta egiaren bilaketari buruzko komedia garratz bat.

El rey tuertok adierazpen-eskubidea, kontrol soziala, indarraren erabilera neurrigabearen etika eta morala elkartzen diren bidegurutzean jarri nahi gaitu.

AKTOREAK

Txori García Uriz, Iratxe García Uriz, Leire Ruiz, Ion Barbarin eta Oier Zuñiga.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaria: Fernando Bernués / Egilea: Marc Crehuet / Eszenografiaren diseinua: Fernando Bernués / Jantziak: Ana Turrillas / Argiztapenaren diseinua eta gauzatzea: David Bernués (Acrónica Producciones) / Ekoizpena: Ane Antoñanzas.

 

Bilatzailea