Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MIREN ASIAIN LORA & ANDREA GANUZA SANTAFÉ

9 Eguzki

MUSEOKO BEHATOKIAN - Iruña

2022ko uztailaren 20a, asteazkena - 20.00etan

ELKARLANEKO MURALA

Miren eta Andrea belaunaldi berekoak dira, marrazkilariak dira eta estudioa partekatzen dute. Elkarrekin asmatu duten muralaren izenburua Pero yo quisiera cantar  da eta lau eskutara egingo dute, Museoaren kanpoaldearen eta barnealdearen arteko trantsizioa egiten duen beiratera haien elkarrizketa ugarietako bat eramanez. Irudikatu nahi duten lehenbiziko solasaldia marrazteko bi moduren arteko elkarrizketa grafikoa da. Hau da, bi nortasunen artekoa. Elkarrizketa ideien planora ere eraman nahi dute, errealitatea zalantzan jarriz, eta horretarako Museoko arte-bilduman oinarritu dira, arrazoibideak berrikusiz eta lan batzuk berriro marraztuz, eraldatzeari bidea emateko helburuarekin.

Sarrerak

Begiratokiko ateak, tabernakoekin batera, 19: 00etatik 21: 30era irekiko dira. Edukiera 70 pertsonakoa izango da Begiralekuan eta 50 pertsonakoa Atondoan, euria egiten badu.

Sarrerak Museoko leihatilan erosi ahal izango dira ekainaren 28tik aurrera, 10 eurotan, kontsumitzeko eskubidearekin. Emanaldi artistiko guztietara joan nahi dutenentzat ziklo osorako bonu bat jarriko da salgai 70 euroren truke. Ordainketa eskudirutan egin beharko da eta gehienez bi sarrera erosi ahal izango dira pertsona eta saio bakoitzeko.

Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) dei daiteke edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara sartu.

Bilatzailea