Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La Tarara

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

La Cava - Erriberri

2022ko uztailaren 17a, igandea - 22.00etan

Hika Teatroa

70eko hamarkadan, Bilboko SanFran auzoan, Rosa hazi zen, Liszt eta biolina jotzen laguntzen dioten beste musikagile batzuk ikusten omen dituen neska biolinista. "La Tarara" izeneko prostitutak bere mamuen aurkako borrokan laguntzen dio.

Rosa heldua eta Rosa txikia nahasten dira ia susmatu gabeko sekretu baten gainean jirabiraka dabiltzan oroitzapenen joan-etorri batean: sutea, errautsak eta tapaki babesle bat bezala hedatzen den ahanztura. Tiradera batean aurkitutako maitasun- gutun batzuk bere oroimen hautsia osatzen duten arte. Ordura arte ikarari tarterik uzten ez zion oroimena, musikaz eta edertasunez gainezka zegoelarik.

Poesiaren dardarak astindutako thriller bokazioa du testuak. La Tarara hainbeste haurren kontatu gabeko istorioa da, haragiaren hondora egindako bidaia iniziatiko eta adiktiboa. Barkamenari buruzko ipuin bat eta desberdintasunari egindako kantu bat, non Txanogorritxok, azkenean, otsoei biolina jotzen dien.

AKTOREAK

Sandrá Ferrús, Jurdana Otxoa, Kepa Errasti, Eneritz Artetxe, José Cruz Gurrutxaga eta Adrián García de los Ojos.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaria eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga / Egilea: Josi Alvarado / Euskarazko itzulpena: Arantxa Iturbe / Zuzendariaren laguntzailea: Miren Gojenola / Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Ikerne Jiménez / Eszenografiaren eraikuntza: Readest Decorados eta Sfumato Pintura Escénica / Eszenografia-laguntzailea: María José Villela / Jantzigintza: KKUM Inma Gómez / Jantzien girotzea: Taller María Calderón / Zuzeneko musika: Adrián García de los Ojos & Jurdana Otxoa / Argiak: Xabier Lozano / Irudi grafikoa: Santos Bregaña. Laia / Bideogintza: Acrónica producciones / Argazkigintza: David Bernués & Dani Blanco / Ekoizpen-zuzendaritza eta ekoizpen exekutiboa: HIKA Teatroa / Tresneria: Acrónica Producciones / Komunikazioa: Teresa Sala / Administrazioa: Asun Etxeberria / Banaketa: Hika Teatroa.

Bilatzailea