Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Rojillos Blues Band

Kultur 2022

San Jose de Calasanz plaza - Buñuel

2022ko uztailaren 16a, larunbata - 22.30etan

Kultur 2022 programako kontzertua

2010. urte hasieran sortu zen Rojillos Blues Band (RBB) taldea. Blues generoko gai klasikoak interpretatzen dituzte (Allman Brothers, Lynyrd Skynyrd, Blues Brothers, Bo Diddley, besteak beste), bai eta country edo rockabillykoak ere (Carl Perkins, Terry Fell, John Fogerty). Creedence Clearwater Revival taldearen omenezko errepertorioa ere egin zuten, talde horren abesti ezagunenekin. Bost kideek aldez aurretik badute esperientzia beste talde batzuetan.

2010ean, Burlatako Euskal Herria Peñaren Udazkena Blues jaialdian parte hartu zuen taldeak. Bertan, Bill Tomsen telonero gisa eta artista horri laguntzeko talde gisa aritu ziren, Marc Reismanekin batera, saio berean.

Besteak beste, Burlatako Blues Bar elkarteak Uranga parkean antolatutako Blues Jaialdian parte hartu zuen taldeak 2011n. Arrakasta handia izan zuen, eta behin betiko plazaratu zen Iruñeko panoraman mota horretako musika eskaintzaren barnean.

Ordutik, Nafarroako Udalek eta BBB elkarteak antolatutako beste ekitaldi batzuetan ere parte hartu du, baita Atarrabiako TOTEM diskotekak, Iruñeko ZENTRAL edo Burlatako Kultur Etxeak antolatutako kontzertuetan ere.

Taldeak aktiboki parte hartu du halaber SER kateak ekainean antolatutako Actúa Pamplona ekimenaren edizioetan azken 4 urteetan.

KIDEAK Carlos Goñi: baxu jotzailea eta abots koruak / Miguel Marzábal: gitarra, harmonika eta ahots koruak / Alberto Alfaro: gitarra, slide eta banjo bluegrass / Santiago Ventura: bateria / Jaime Valdeolmillos: ahots nagusia eta gitarra akustikoa.

Bilatzailea