Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Danserie Ensemble

Kultur 2022

Kolegiata - Orreaga/Roncesvalles

2022ko uztailaren 16a, larunbata - 18.45etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Pirinioak, milaka urteko eremua, Nafarroa bi isurialdeetara hedatzen den lekua. Biztanle guztiak batzen dituzten mendiak, kultura, hizkuntza, musika eta folklore ondare aberatsean agertzen den unitatea.

Erronkari, Zuberoa, Zaraitzu, Garazi, Aezkoa, Zize, Donapaleu, Erro, Esteribar, Baigorri, 
Baztan, Lapurdi… bailara eta herri horietan guztietan jendea antzinatik lotu izan da hizkuntzarekin, kantuarekin eta dantzarekin.

Kaleko herri musika eta aretoko musika edo musika “kultua” eskutik helduta ibili ziren aurreko mendeetan, eta mailegu eta musika eragin ugari ezarri ziren, gaur egun arte Pirinioetako musikan ere mantendu direnak.

Pirinioetan, txirula eta ttun-tuna edo salterioa dira protagonista nagusiak, eta haiek gidatzen dituzte bertako jendearen dantza eta adierazpen artistikoa, berez naturarekin hertsiki lotuta dagoen jendea eta dantza bezalako ohitura sozialak dituena.

Arranoak bortüetan lanean, Danseriek Nafarroa Behereko maitaleen kantuak eskaintzen ditu, lurrarekin lotura duten Orhiko xoria bezalako doinuak eta jauzi eta mutil dantzak bezalako dantzak, bere erritu zirkuluan harrapatzen gaituztenak. Hori guztia euskararen berotasunarekin eta edertasunarekin, entzuteko zoragarriak diren musika horiek besarkatzen baititu.

Danserie Iruñean (Nafarroa) jaio zen eta 1999an ekin zion bere ibilbideari. Taldeak XVIII. mendea baino lehenagoko musika ikertzen eta interpretatzen du, irizpide historikoen arabera, idatzizko iturrietara eta musika tradizionalean irauten dutenetara joz, eta, era berean, garai hartako musika tresnen kopiak erabiliz.

Bilatzailea