Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ILARGIAREN ATZEAN

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

Tafalla Kulturgunea - Erriberri

2022ko uztailaren 16a, larunbata - 19.00etan

Malaspulgas

Ilazki bere ama Grazianarekin, hitzen sorginarekin, bizi den bederatzi urteko neskatoa da. Herriko bizilagunek kontatzen dizkioten istorioak korapilatuz, artilezko alkandorak, jakak, galtzerdiak... ehuntzen ditu.

Ilazkiren pasioa egurra lantzea da. Horregatik, bakarrik igarotzen duen denbora luzea egur zatiak zizelkatzen pasatzen du. Urtero, San Joan gaua iristen denean, Ilazkik ezinezko desio bera eskatzen du: ahizpa bat izan nahiko luke denbora pasatzeko eta elkarrekin jolasteko.

Ilargiaren eta basoko mamurroen laguntzari esker, Ilazkiren nahia betetzear dago.

Basoaren erdian, munduan bakarrik geratu den zazpi urteko neska bat aurkitzen du Grazianak. Hilal du izena, eta ahizpa bat, ama bat eta familia bat behar ditu.

AKTOREAK

Izaskun Mujika, Patrizia Eneritz, Sofía Díez eta Monika Torre.

LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA

Zuzendaria: Virginia Cervera / Dramaturgia: Maialen Díaz / Jantziak: María Sagüés / Argazkia: Amelia Gurutxarri / Eszenografiaren eta argiztapenaren diseinua: Luz & Fer.

Bilatzailea