Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Liher

2022 Kultur

Julian Mena plaza - Gares

2022ko uztailaren 15a, ostirala - 22.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Liher proiektuak 2015ean hasi zuen bere ibilbidea. Lide Hernandok, orain taldeko abeslaria eta gitarra jolea denak, Arrazoi gutxi, denbora asko izeneko maketa bat atera zuen bakarka. Proiektuak hilabete gutxi behar izan zituen talde bihurtzeko; eta gaur egun Iñigo Etxarri (gitarra, koruak), Joshka Natke (baxua, koruak) eta Ander Berzosa (bateria) dira laukotea osatzen dutenak. 

2016an argitaratu zuten beren lehen LPa, Hauts; 2018an Tenpluak Erre, zeinarekin taldeak stoner kutsuko rock astunago baterako bideari ekin zion.

Bide horretatik jarraituz, 2020an Hemen Herensugeak Daude izeneko disko-liburu tematikoa argitaratu zuten, eta 2021eko azaroan, berriz, Eta Hutsa Zen Helmuga euren azken lana. Lau lan horietan zehar rockaren adar asko nahasi dituzte, eta taldeak gero eta estilo eta soinu pertsonalagoak garatu ditu, bere zuzeneko ahaltsuetan bere alderdirik sendoena eskainiz.

Bilatzailea