Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

MARABUNTA

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022

KARLOS III NOBLEAREN PLAZA, ERRIBERRI - Erriberri

2022ko uztailaren 15a, ostirala - 20.00etan

Guillem Albá & La Marabunta

Clown ikuskizuna, kementsua eta energetikoa, zuzeneko musikarik onenak bultzatua. Jai bizia, zentzugabea, histrionikoa, lotsagabea eta paregabea. Orraztu nahi ez eta prakak galdu. Baina irribarrea aurpegian.

Marabunta ikuskizun gaiztoa eta magnetikoa da. Tempo matematikoak gidatzen duen esketxa. Eszenatokian, gag zentzugabeak. Abesti propioak. Kabareta. Ezerk ez du zentzurik eta dena da posible. Irten eta jolastu. Ondo pasatzea, zer gerta ere.

Taula gainean, Guillem Albà, klasea bai, baina duintasunik ez duen frontmana. Antiheroi enpatiko eta atsegina, berdin sirena bezala aurkezten denean edo patata frijituen gainean ibiltzen fakirrarena egiten badu. La Marabunta orkestra moldakorrarekin, aurrean jartzen zaion edozein musika estilo etxekotzeko gai dena, taula gaineko jokoa biderkatzen da.

Festa geldiezin horren atzean, publikoa konplizetzat hartuta, bufoi isilduaren nahia dago: jendea zoriontsu egitea.

AKTOREAK

Guillem Albà, Edgar Gómez, Àlvar Monfort, Albert Comaleras, Martí Soler, Luisma Villegas eta Irene Garcès.

LANTALDE ARTISTIKO ETA TEKNIKOA

Zuzendaria: Guillem Albà / Testua eta musika: Guillem Albà & La Marabunta / Zuzendari musikala: Albert Comaleras / Zuzendari teknikoa eta soinuaren diseinua: Ton Mentruit / Argiztapenaren diseinua eta teknikaria: Ignasi Solé / Abestien hitzak: Pau Escribano, Anna Roig eta Tatiana Sánchez / Offeko ahotsa: Àngel Llàcer / Ekoizpen-laguntzailea: Berta García / Ekoizpen-zuzendaria: Blai Rodríguez / Banaketa (nazionala eta nazioartekoa): Marta Riera.

Bilatzailea