Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Zaruk, Ura

Kultur 2022

San Pedro elizaren hondakinak - Viana

2022ko uztailaren 14a, osteguna - 20.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

Iris Azquinezerren biolontxeloa eta Rainer Seiferthenen gitarra elkartu zirenean sortu zen Zaruk musika bikotea, klasikoaren, modernoaren eta herrikoiaren arteko bidegurutzean. Sortzaileen soinu iruditeria doinu zaharrekin elkartuta, benetako soinu pertsonala sortu dute. «Isiltasunaren itsasoan bada Zaruk izeneko soinu lurralde bat».

Etengabe aldatzen ari den bitartean, inguratzen, osatzen eta batzen gaituen ura du hizpide proiektu honek. Putzu baten egarria baretzen duen itsasoa da. Malkoa da, urez goiti bere iturriraino doana. Danubio bat duen tanta da; elur maluta bateko ur arreak. Naiadeen balts amniotikoa da, hirian euriaz mintzo dena. Elementu likidoarekin lotutako musiken bidez, kulturak eta istorioak elkartuko ditugu: Jean Sibeliusen piezekin hasi eta Murtziako lo kantekin edo Brasilgo kantekin buka. Maria Berasarteren ahotsaren laguntzarekin, Zarukek bidaia sentsorial batera gonbidatzen gaitu uretako kaleidoskopio zoragarri honen bidez.

URA   

Iris Azquinezer: biolontxeloa / Rainer Seiferth: gitarra / María Berasarte: ahotsa

Bilatzailea