Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Matthieu Saglio, El camino de los vientos

2022 Kultur

Nafarroa Beherea plaza - Agoitz

2022ko uztailaren 3a, igandea - 20.00etan

Kultur 2022 programako kontzertua

NESekin (Ahlam albuma - ACT 2018) eta 30 herrialdetan egindako ehunka kontzertuekin (Jerez Texas, Cello Solo, Diouke, Résonance) arrakasta izan ondoren, Matthieu Saglio biolontxelo jole eta konpositorea bere barnera begira jarri da bere karrera osoaren balantzea egiteko. El camino de los vientos. Bide bakarra eta berezia, nahiz eta haizeek eragina izan, askotarikoak, aldakorrak, harrigarriak. Artistaren inspirazioa, ibilbidean topatzen dituen aurkikuntzen eta nahasketen eraginpean. Bere bizitza musikala, azken batean, baina oraingo honetan nobleziarik handieneko talde batek lagunduta.

Konposizio berri horietan, luxuzko gonbidatuz inguratu da Matthieu, Europako jazzaren erreferentziak, aspaldiko lagunak… eta bere hiru seme-alabak tartean.

Opus berri honetan honako hauek hartzen dute parte: Nguyên Lê (gitarra), Nils Petter Molvaer (tronpeta), Carles Benavent (baxua), Vincent Peirani (akordeoia), Steve Shehan (perkusioa, eta abar), Bijan Chemirani (perkusioa), Léo Ullmann (biolina), Camille Saglio (ahotsa), Ricardo Esteve (gitarra flamenkoa), Isabel Julve (ahotsa), Abdoulaye N’Diaye (ahotsa) & Teo, Marco, Gael Saglio Pérez (koruak). Lan honetako kolaboratzaileak ez dira gonbidatu hutsak izan. Guztiek izan duten beren askatasun eremua, eta inspirazioa eta zigilu pertsonal imitaezina eskaini dituzte. Emaitza askotariko diskoa da, biolontxeloa ardatz nagusi duela, denboraz kanpoko bidaia gisa egiten dena. Bakarkako konposizioak eta jazz-kutsu nabarmena duten inprobisazioak daude, beste batzuk klasikoagoak, soinu bandaren zaporekoak. Afrikaren erritmoak, tonu arabiarrak, palo flamenkoak... ere badaude. Hogei urteko abenturazko eta musika eta giza topaketako bide baten logika sailkaezina bezala, mundua, edertasuna eta pertsonen arteko ulermena ulertzeko modu pertsonala.

EL CAMINO DE LOS VIENTOS

Bilatzailea