Antzerki performancea
NA3394BD, este coche es un agujero lanean Peio Lekumberri egilea, interpretatzailea eta pertsonaia da. 2000n Nafarroan matrikulatutako Volskwagen Passat auto bati dagokio bakarrizketa osoa, zeina aldi berean den gailu eszenikoa eta Lekumberrik lehen pertsonan kontatu nahi duen kontaketaren errezeptakulua. Lanaren hasieran, hau esango du: “Gauzak eta objektuak presentziek blaituta daude, haien eragina dute”. Izan ere, tramankulu mekanikoekin eta teknologikoekin dugun erlazioari behatzea da asmoa, nola sostengatzen garen haietan eta nola gordetzen dituzten haiek gure istorio intimoenak. Hartara, hitzaren eta gorputzaren bidez, Lekumberrik koreografia egingo du familia-ibilgailuaren inguruan, erritu poetiko eta askatzaile bihurtuko dena.
Sarrerak
Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Eserlekuak prest egongo dira, eta heltze-ordenaren arabera beteko dira. Nafarroako Museoa 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik bi arratsalde horietan, beheko solairuan soilik, bertaratzen den jendeak Jabier Villarreal eta Javier Muroren erakusketak bisitatu ahal izan ditzan.
Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) dei daiteke edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara sartu.