Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

LILURA - POEMAS MÁGICOS

Kultur 2022

Bertizeko Natura Parkearen Lorategi Historiko-Artistikoa - Bertizarana

2022/07/01 - 2022/08/31

10 años de Arte Nuevo

Arte Berriko Fabrika Mikel Belascoain artista nafarraren sorkuntza laborategia da. 2022. urtean, 10 urteko jarduera ibilbidea eginda, Bertizko Jaurerrian hamabost erakusketa puntu instalatuko dira, eta haietan kolorea, poesia bisuala eta magia izango dira gidari, Bertizekobnatura eta espazioekin bat eginez. 

Lilurak bere baitan biltzen dituen harridura, ilusioa eta xarma sortu nahi dira. Erakusketa proiektu honek hamarkada honetan bidelagun izan duten energia laburtu nahi du; eta energia hori opari gisa agertuko zaie uda honetan Bertiz bisitatzen duten pertsonei.

Erakusketan pintura, eskultura, musika, argazkiak eta zinema izango dira aukeran, lorategietan, erakusketa aretoan eta Bertizko proiekzio aretoan banatuta.

 

Ordutegiak:


LORATEGI BOTANIKOA

10:30-14:00 eta 16:00-19:30


ERAKUSKETA ARETOA

10:30-13:30 eta 16:00-19:00


PROIEKZIOA: LUNA NEGRA

Egunero 17:30etik 18:00etara


BISITA GIDATUAK ABUZTUAN

4 OSTEGUNA. 17:30

25 OSTEGUNA. 17:30

Holly Mirandaren emanaldia, Baso Bat eskulturen musikaren konpositorea.

Bilatzailea