DANTZA GARAIKIDEA
La Faktoriak 9 EGUZKI 2022 abiaraziko du, ikastetxeko ikasleek sortutako bi pieza aurkeztuz: Las voces que habito, Raquel Jararen bakar-saioa, eta Por un desliz, Paula Puchalt eta Sergio Navarroren duoa. Bi proposamen koreografikoak bestearen existentziara hurbiltzen dira. Raquel Jarak histeria duen pertsona baten azalean jarriz egingo du. Inkontzienteari azaleratzen utzita, bere gorputzaz jabetu nahi duela dirudien beste emakume hori aurkitzeko asmoa izango du. Bere aldetik, Paula Puchalt eta Sergio Navarrok elkarrizketa bat hasiko dute, eta bertan bi izateko egon daitezkeen moduak probatuko dituzte. Hor, sostenguak orekaren kontrapuntu moduan balio duen lekuan, alteritatearen jolasa marrazten da.
Sarrerak
Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte. Eserlekuak prest egongo dira, eta heltze-ordenaren arabera beteko dira. Nafarroako Museoa 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik bi arratsalde horietan, beheko solairuan soilik, bertaratzen den jendeak Jabier Villarreal eta Javier Muroren erakusketak bisitatu ahal izan ditzan.
Programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, Nafarroako Museoaren telefonora (848 426492) dei daiteke edo Nafarroako Museoaren eta Nafarroako Kulturaren webguneetara sartu.