Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Aquí hay campo

DNA 2022

Kultur Etxea eta beste gune batzuk - San Adrián

2022ko ekainaren 24a, ostirala - 18.30etan

Herritarren dantzarako laborategia, Ines Aubertek ekarria (DNA 2022)

Ekainean, ATALAK laborategi berri bat jaioko da Nafarroako DNA egonaldien esparruan. Herritarrentzako laborategia izanen da, eta xedea du jendeari dantza garaikidea hurbiltzea eta koreografia sorkuntzan interesa duten zenbait kolektiborekin koreografia prozesuak partekatzea. Inés Aubert, Nafarroan bizi den artista eta Dantzaz-eko (dantza garatzeko eta profesionalizatzeko zentroa) interpreteak San Adriango (Nafarroa) kultur etxean hartuko dituzte eta, horrela, dantzarien eremu misto bat sortuko da profesional, amateur eta mugimenduan eta sormenean interesa duten pertsonen artekoa, koreografiak sortzeko prozesuaren bidez.

ATALAK

Atalak proiektu bat da, Dantzaz elkarteak sortutako mugaz gaindiko dantza garaikidekoa, eta bere bazkide-sarean lotzen ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), Malandain-Ballet Biarritz CCN, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko Antzoki Sarea. 

Atalak euroeskualdeko erakundeen sare bat da, proiektuak eta laborategiak batera egituratzen dituena: esperimentazioa eta ekoizpen koreografikoa, bitartekaritza eta pentsamendua. Dantzako profesionalei garapen profesionalerako aukerak eskaintzen dizkiete, Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeko lurraldean diren egonaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bitartez. 

Atalak sarearen helburua da sustatzea sorkuntza koreografiko garaikidea eta sektoreko profesionalen arteko harremana gure lurraldean. 

Baterako proiektu horren ondorioz, eta DNA 2022ren barnean, erakusketa-laborategi bat aurkezten dugu: “Perspektibak: dantzari eta espazioari buruzko proposamen bat” Nafarroako Museoan, Hilde Kochen "Quorum" ekoizpena Baluarteko Ganbera Aretoan, eta herritarrentzako egonaldi-laborategi bat San Adrianen. 

Bilatzailea