Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

HARRIZKO ZAINDARIAK

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia - Iruña

2022/06/24 - 2022/10/02

Nafarroako gazteluen iragana eta oraina

Mendeetan zehar, ehun gotorleku baino gehiagotik Nafarroako gailurrak eta lurraldeko puntu estrategikoenak zeuden ikusmenean. Gaur egun adibide gutxi batzuk baino ez ditugu gordetzen, baina historiak beste zenbait lekukotasun baliotsu utzi dizkigu haiek ezagutu ahal izateko.

Erakusketa honetan dokumentu- eta arkeologia-iturriek bat egiten dute Nafarroako gazteluen iragana eta oraina ulertu eta hausnartzeko aukera emango diguten ikuspegi berriak eskaintzeko. “HARRIZKO ZAINDARI” hauen historiara hurbiltzeko eta gaur egungo berreskuratze arkeologikoaren, ikerketaren eta dibulgazioaren prozesuak eskaintzen duen potentzial izugarria ezagutzeko aukera ezin hobea da.

Bilatzailea