Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

CARLISCATURAS

Karlismoaren Museoa - Lizarra

2022/05/18 - 2022/08/31

Umorea lubaki gisa.

César Oroz artistaren aldi baterako erakusketa. 'Gogoetak arte garaikidetik' zikloa.

Ordutegia: asteartetik larunbatera 10: 00etatik 14: 00etara eta 16: 00etatik 19: 00etara, eta igande eta jaiegunetan 11: 00etatik 14: 00etara.

Erakusketan, Oroz XIX. mendeko karikatura eta umorista grafikoak jarraitzen saiatu da, Karlismoaren errealitate, lelo eta zirkunstantzietan murgilduz. "Gerraren atzealdeak, zoritxarrez gaurkotasun handiko gaiak, porrotaren umore beltzean murgilarazten gaitu, gatazka zibil zentzugabe baten umore absurduan eta gertakari haien denboran urruntasunak sor dezakeen umore ironikoan", artistak azaldu duenez.

"Bere estilo grafikoari eta umoreari leial, Cesar Orozek mendeetan zehar iruditeriaren eta nortasun karlistaren topikoak eta leku komunak aztertzen ditu, bere sorkuntzak museoko hainbat tokitan instalatuz, non bisitatzen duten pertsonek gozatu eta haiekin batera ibili ahal izango duten, egileak egindako hausnarketan parte hartuz", Karlismoaren Museotik zehaztu dutenez.

Informazio gehiago

Bideoa: bisita lagundua César Orozen eskutik.

Bilatzailea