Hilde Koch-en koreografia (DNA 2022)
Laburpena:
Quo, Dantzaz-en programa berria, hiru koreografia piezak osatzen dute:
SAL da Gil Harushek Dantzaz-entzat egindako lehen koreografia. Tradizioaren eta modernitatearen arteko harremanetan oinarritzen da.
FOMO da Gil Harushen koreografia bat, F.O.M.O. akronimoan oinarritua (ingelesez “fear of missing out”: zerbait pasatzen uzteko edo galtzeko beldurra).
Quorum Hilde Koch-en koreografia bat da, non idazketa koreografikoko lana partekatzen baitu Dantzaz-eko dantzariekin batera.
ATALAK
Atalak proiektu bat da, Dantzaz elkarteak sortutako mugaz gaindiko dantza garaikidekoa, eta bere bazkide-sarean lotzen ditu Baluarte Fundazioa (Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa), Malandain-Ballet Biarritz CCN, Gipuzkoako Dantzagunea, Tabakalera eta Gasteizko Antzoki Sarea.
Atalak euroeskualdeko erakundeen sare bat da, proiektuak eta laborategiak batera egituratzen dituena: esperimentazioa eta ekoizpen koreografikoa, bitartekaritza eta pentsamendua. Dantzako profesionalei garapen profesionalerako aukerak eskaintzen dizkiete, Akitania Berria-Euskal Autonomia Erkidegoa-Nafarroa Euroeskualdeko lurraldean diren egonaldien, topaketen eta bitartekaritza-proposamenen bitartez.
Atalak sarearen helburua da sustatzea sorkuntza koreografiko garaikidea eta sektoreko profesionalen arteko harremana gure lurraldean.
Baterako proiektu horren ondorioz, eta DNA 2022ren barnean, erakusketa-laborategi bat aurkezten dugu: “Perspektibak: dantzari eta espazioari buruzko proposamen bat” Nafarroako Museoan, Hilde Kochen "Quorum" ekoizpena Baluarteko Ganbera Aretoan, eta herritarrentzako egonaldi-laborategi bat San Adrianen.
Sarrera 12€ – 4€ Gazte