Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Led Silhouette Lantegia

DNA 2022

Nafarroako Dantza Eskola - Iruña

2022ko apirilaren 12a, asteartea - 00.00etan

Eskolako ikasleentzako jarduera

Led Silhouette konpainiak, Lesakan (Nafarroa) egoitza duenak, “Zakurrak” bere azken ikuskizunean La Veronal konpainiako zuzendari Marcos Moraurekin dihardu. Aukera paregabea, Nafarroako Dantza Eskolako ikasleei aukera emanen diena nazioarteko aipatu konpainia ospetsuaren  metodologia berezia partekatzeko eta hartaz elikatzeko.

Lantegi honetan irakasle da Martxel Rodriguez, Led Silhouette konpainiako zuzendaria eta “Zakurrak” ikuskizuneko interpretea. Bertan landuko da sormenaren ahalmena, inprobisatuz eta ikasiz mugimenduen eta koreografien zenbait zati. Halaber, parte-hartzaileei La Veronalen unibertsoan murgiltzeko era berri bat proposatuko zaie, gorputzarekin, musikarekin eta espazioarekin mugitzeko eta adierazteko moduen bila, beti eta beti.  

Bilatzailea