Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Rubensen harira. Nafarroako jauregiko tapizak

Nafarroako Errege Artxibo Orokorra - Iruña

2022/04/11 - 2022/06/30

Rubensek margotutako zirriborroei jarraituz egindako zazpi tapiz flamenkoak batera aurkezten dira.

Erakusketaren helburua da tapizen aberastasuna nabarmentzea, Flandriatik Iruñera egin zuten bidaia ezagutaraztea, herritarrei pieza baliotsu horiek ezagutzeko aukera ematea, (batzuetan bakarrik ikus daitezke) eta Nafarroako kultur ondarea kontserbatzeko eta babesteko beharraz sentsibilizatzea.

Bisita gidatuak: apirilaren 14tik 18ra, egunero, bisita gidatua gaztelaniaz 12:00etan, lekua bete arte (gehienez 20 laguneko taldeak).
Apirilaren 23tik ekainaren 25era arte, bisitak egingo dira larunbatetan 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz, aldez aurretik hitzordua eskatuta astelehenetik ostiralera bulegoko ordutegian (8:30etik 14:30era), 848 42 46 67 telefonora deituta.

Hitzaldien egitaraua:

Apirilak 27, Alicia Ancho Villanueva: 'Rubensen harira. Flandriatik Iruñera'
Maiatzak 4, Concepción Herrero: 'Europako barrokoko tapizeria bikainena'.
Maiatzak 11, Verónica García: 'Nafarroako Jauregiko tapizen zaharberritzea'.

Informazio gehiago

Bilatzailea