Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

La medida que nos ha de dividir

DNA 2022

Kultur Etxea - San Adrián

2022ko apirilaren 3a, igandea - 19.30etan
Prezioa: 6.00 €

Qabalum erakusketa (DNA 2022)

“Bi leku behar dira muga bat egiteko. Zeharkatzen gaituen denboraren lerro paraleloz betetako espazio hau, ez dena ez benetakoa, ez bakarra, ez gurea. Ez izateagatik, ez gara izanen ez deusen ontzi, ez zatitu behar gaituen neurri. Eta halatan ere, nolaz begitanduko zitzaigun, sikiera, etorkizuna hau zela?”

ZATITU BEHAR GAITUEN NEURRIA dantza-bikote bat da, konfinamenduaren beroan ernatzen dena desira gisa, etorkizuna imajinatzeko erronkari aurre egiteko ariketa gisa. Hausnarketa da, kezkatzen,  aztoratzen gaituenaz, ilusioa pizten digunaz, etorkizuneko bizitza amestean desira, premia edo zalantza eragiten digunaz. Aurrean dena duen pertsonaren barnean gertatzen diren sentsazioen eta galderen mapa.

Bilatzailea