Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Gabonetako tailerrak haurrentzako

Nafarroako Museoa - Iruña

2021/12/28 - 2021/12/31

Saio didaktikoak, 'Hamalau gehiago' esposizioaren barne. 5-12 urte.

Nafarroako Museoak Gabonetako tailer didaktikoak hartuko ditu, abenduaren 28tik 31ra bitartean, eta 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo dira. Saioek arte bisualak izango dituzte ardatz eta "Hamalau gehiago" erakusketa izango dute esparru, erakundeak erosi berri dituen artista nafarren hamalau lanak erakusten dituena.

Sei orduko tailerrak diral, 18 plazako bi txandatan.

1. txanda: 10: 00etatik 11:30era

2. txanda: 12: 00etatik 13:30era.


Izen-emate presentziala: Museoko harreran, azaroaren 27tik aurrera, lekuak agortu arte. Prezioa 15 eurokoa da, eta heldu bakoitzak gehienez hiru adingabe inskribatu ahal izango ditu (familia ugariak izan ezik, aldez aurretik egiaztatuta).

Tailerrak La Chincheta Bruna taldeak emango ditu, Sonia Ilzarbe eta Eneko Perez buru direla, formatu elebidunean, gaztelaniaz eta euskaraz.

Informazio gehiago: Nafarroako Museoarekin harremanetan jarri 848 42 64 93 telefonoan edo www.museodenavarra.navarra.es helbidean.

Bilatzailea