Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Rubén Pérez Iracheta, Lucía Mena

Organo Musika Nafarroan

Andre Maria - Los Arcos

2021ko urriaren 9a, larunbata - 18.00etan

Konferentzia ilustratua. Sarrera libre, leku guztiak bete arte. Ordubete lehenagotik sartzen ahalko da.

Ezbairik gabe, Los Arcosko Andre Mariaren elizako organoa Nafarroako kaxarik ikusgarrienetako bat da. Barnealdeak aldaketak izan ditu azken mendeetan eta gaur egun haren tutueria eta mekanika berrikusten eta doitzen ari dira. Rubén Pérez Iracheta ari da langintza horretan eta haren ahotik adituko ditugu zein diren instrumentu honen ezaugarriak eta zein den gaur egungo egoera. Solasaldiarekin batera irudiak eta bideoak erakutsiko ditu eta, tartean, Lucía Menak joko du organoa (Pablo Sarasate kontserbatorio profesionalean jaso du prestakuntza Lucíak).

 

PROGRAMA

 
Johann Ludwig Krebs 
(1713-1780) 
Praeambulum sopra Jesu meine Freude
 
Johann Ludwig Krebs 
Praeambulum sopra Jesu meine Zuversicht
 
Johann Ludwig Krebs 
Preambulum sopra Von Gott will ich nich lassen       
 
Bernardo Pasquini 
(1637-1710)
Sonata 7ª in d
 
Domenico Zipoli 
(1688-1726) 
Canzona in d                 
 
Hilarión Eslava 
(1807-1878)
6. goratzea
 
Buenaventura Iñiguez 
(1840-1902)
Pange Lingua-ren gaineko 8. eskaintza
 
Rubén Pérez Iracheta. Organogilea.
Lucía Mena. Organoa

Bilatzailea