Gaur egun, Konposizio Elektroakustikoko saileko eta Musikaren Teknologiako irakaslea eta nagusia da Gaztela-Mantxako Goi-Mailako Musika Kontserbatorian eta baita Madrilgo
Unibertsitate Politeknikoan Arte Galkorreko Master-ean irakasle gonbidatua ere. Manchesterreko Unibertsitateko NOVARS ikerketa-zentroko alboko irakaslea izan da, no berriki bere doktoretza-tesia aurkeztu duen.
Madrilgo Musikako Errege Kontserbatorio Nagusian Konposizioan tituluduna da. Arte Eszenikoen Masterra egin zuen Madrilgo Juan Carlos Erregeko Unibertsitatean. Soinu-
teknikariko ikasketak burutu zituen INAEM (MECD)-aren Ikuskizunaren Teknologia Zentroan.
Ondorengo sariekin saritua izan da: Pariseko Espainiako Ikastetxearen (INAEM-CNDM) Konposizio Saria 2015. urtean, SGAE-CNDM Fundazioko Francisco Guerrero Marín Saria
2015 eta 2013. urteetan, 2012. urteko INJUVE SORKUNTZAKO lehenengo saria; Bordeleko (Frantzia) Vacances Percutantes- en lehendabiziko saria 2011. urtean, 2011ko INJUVE Sorkuntzako bigarren saria, 2007. urteko Hui, hui música-n lehendabiziko saria.