Aurko gure kontzertua, dituen osagaiak direla medio, berezia da. Lehenik, musika tresnen konbinazio hau ezohikoa da. Gainera, musika-errepertorio hau ez da batere ohikoa testuinguru honetan eta, neurri batean, arriskutsua da. Eta, azkenik, irakaskuntzan, profesional gisa eta maila pertsonalean harreman luzea izan duten bi musikari. Laburbilduz: Sintonizando infrecuencias izenburuak jolas egiten du irratieta arte-testuinguruekin, berez ezohikoa den elkartze honi erreferentzia eginez. Espero dugu, guri bezala, zuei ere interesatzea“esperimentu” hau.
Jean Langlais (1907-1991)
Suite brève (4’21”)
Tomás Luis deVictoria (1548-1611)
O Magnum Mysterium (4’24”)
Benjamin Britten (1913-1976)
The Salley Gardens (3’29”)
Paul Hindemith (1899-1963)
1.organo-sonata (10’32”)
Sehr langsam / Phantasie, frei / Ruhig bewegt
Maurice Ravel (1875-1937)
Pavane pour une infante défunte (6’46”)
Paul Hindemith
3.organo-sonata (2’10”)
Ruhig bewegt
Fernando Remacha (1898-1984)
Erromantza lab-ean (3’33”)
Elegía sin palabras (2’30”)
Claude Debussy (1862-1918)
Trois chansons de Charles d‘Orleans (6’ 30”)
Irakaskuntzan eta bere lurraldeko organo eta musika ondarearen hedapenean egiten du lan, irratiko zenbait saioren eta hedapen eta hezkuntza proiektuen bitartez. Kontzertuak eskaini ditu Espainiako, Frantziako, Portugaleko, Txekiar Errepublikako, Italiako edo Filipinetako hainbat jaialditan. Grabazioak egin ditu irratirako eta telebistarako, eta zenbait disko ere grabatu ditu, bakarka zein musika taldeekin. Gaur egun Leireko monasterioko tribunako organoaren titularra da, dituen mota guztietako aukera bikainen bitartez musika tresna horren aurreko interesa bultzatu nahi duen egitasmoaren barruan.