Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

ARTE GAZTEA

Huarte zentroa - Uharte

2018/09/28 - 2018/10/17

Arte Gaztea lehiaketako aurkezpena irailaren 28an egingo da Uharte Zentroan arratsaldeko 18:30ean. Ordutik, urriaren 7a arte, ikusgai egongo dira arte plastikoen modalitatean sailkatuak izan diren lanak. Ondorengo egunetarako hainbat lantegi eta ekimen antolatu dira, guztiak, interesa duen edonori irekita daude. Lantegietan parte hartzeko, izena eman behar da eposta bat bidaliz encuentros@navarra.es helbidean.

Uharte Zentroan, Arte Gaztearen harira garatuko den programazioa:

  • Irailak 27, 18:30. Edizio irekia “Encuentros’18” aurkezpena Uharte Zentroan. Lanak urriaren 7a arte egonen dira ikusgai. Hautatutako lanen egileak: Aizpea De Atxa, Amaia Molinet, Carlota Vidán, Iosune Sarasate, Jara Navarlaz, Katixa Goldarazena, Mirari Echávarri, Paula Carralero, Roberto Freire, Víctor Manzanal, Karmele Oteros
  • Irailak 29, 10:00etan. “Uztartu, batu hizketan jarri” Zer gertatzen da ideiak, objektuak eta hitzak ondoan jartzean. Formazio lantegia Alex Baurésekin.
  • Irailak 29, 18:30etan. Ikus-entzunezko lanen proiekzioa, publikoari irekita. Egileak: Maddi Barber, Julia Vázquez, Naiara Olite, Unai Rikarte, Diego Escribano.
  • Irailak 30, 10:00etan. “Film bat, hiru plano” Oskar Alegriarekin formazio lantegia. Narrazio-ekonomia eta irudiekin kontakizunak egiteko artean baliabideen optimizazioa.
  • Urriak 5, 17:00etan. “Zinemagintzan genero estereotipoak dekonstruitzen” formazio lantegia Arantza Santestebanen eskutik. Zinemaren historian emakumeek eta gizonek izan dituzten rolen analisia.
  • Urriak 6, 10:00etan. “Grabaketa, edizioa, banaketa eta hedapena” Fernado Garayoa, Iñaki Llarena eta Alén Ayerdirekin. Lan diskografikoen garapenerako eta musika karrerarako garapen tresnak.
  • Urriak 6, 17:30etan. “Hasierak” formakuntza lantegia Aimar Arriolaren eskutik. Hasiera ez den leku batetik zerbait hasi dezakegu? Proiektu artistiko baten kontzeptualizazioa eta ideiagintza.
  • Urriak 12, 10:00etan. “Korronte alternoa” Ahotsa, emozioa eta gorputza. Koreografia sorkuntza. Entzute eta mugimendu joko kolektiboak. formakuntza lantegia, Ainhoa Juaniz, Carmen Larraz eta Oier Zúñiga bidelagun.

Bilatzailea