Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

TAFALLAKO TUBALA UXOA ABESBATZA

Kultur

Olivako monasterioa. Eliza - Carcastillo

2018ko abuztuaren 11a, larunbata - 19.00etan

Tubala Uxoa Abesbatza Carlos Etxeberria Alonso musikari eta konposatzaile tafallarrak sortu zuen 1985ean. 2005. urteaz gero, Laura Calvo Zalacainek gidatzen du taldea. 

Bere musika-ibilbide guztian zehar, hainbat kontzertu eman ditu, beste beste, Salamancan, Leonen, Araban, Gipuzkoan, Kantabrian, Zaragozan; Europan barna ere ibili da: Belgika, Frantzia, Portugal, Txekiar Errepublika, Hungaria eta Austria. 

Talde hori musikazaleez osatuta dago eta ohiko elementua izaten da Nafarroako musika-eskaintzan, Foru Komunitatearen programazio kulturalean parte hartzen baitu normalean. 

2016ko abenduan, bere lehen CDa kaleratu zuen, “Música en Navidad”, eta publikoak oso harrera ona egin zion.

Honako helburu nagusi hauek ditu: taldekideei musika- eta ahots-prestakuntza ematea eta abesbatza-musika hedatzea lana eta dibertsioa uztartuz.


Bisita gidatua: Historia, arte eta espiritualtasuna Monasterioan

LA OLIVAKO MONASTERIOA. 17:00 / 45’
Monasterioko atezaindegia Prezioa: 2 €

Erreserbak: T. 948 72 50 06 biblioteca@monasteriodelaoliva.org

Bilatzailea