José Velasco Hernández-ek, argazkizalea eta Garraldako maisua izandakoa, XX. mendeko lehen 50 urteetan egin zituen argazkien bilduma txikia da.
Argazki gehienek familia eta ohitura gaiak aurkezten dituzte eta honako ekintzak islatzen dituzte: herriko musika taldea, eskolako belaunaldi desberdinak edo bertako familia zein pertsonai ospetsuak.
Argazki bilduma honen dohaintzaren bortzgarren urteurrena betetzen dela ospatzeko, erakusketa hau uztaila eta abuztua bitartean egongo da ikusgai Nafarroako Artxiboan. Jorge Velasco-ren 17 argazki berezi bilduko ditu eta tamaina handian eskainiko dira.
Erakusketarako sarrera doanik da. Uztaila eta abuztua bitartean egongo da ikusgai Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko beheko solairuan. Ordutegia honakoa hau da: astelehenetik igandera goizeko 10.00etatik 14.00etara eta arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara.