Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez

Nafarroako Museoa - Iruña

2018/06/13 - 2018/09/23

Irailaren 23ra arte egongo da ikusgai argazkilari honen erakusketa zabala, 100 bideo eta argazkiz osatutakoa. Proposamen honek, argazkigintza arkeologikoaren maisu handi hau omentzen du.

José Latovak berak hitzaldi bat eskainiko du gaur bertan, 19:30tan eta Nafarroako Museoan.

Esan bezala, erakusketak Latovaren lana zeharkatzen du, Kultura Ministerioko Arkeologia sailaren zuzendariordea izaten hasi zenetik, bertan argazkilari bezala aritu zen 1976 eta 1989 bitartean, gaur egun arte. Era berean, ezin ahaztu, Latova estatu mailako lan arkeologiko nagusietan aritu izan dela.

Gainera, erakusketak, ondarea berreskuratzeko lan egin duen ikertzaile belaunaldi oso bat omendu nahi du. Izan ere, azken 40 urteotan eta erakunde publikoen laguntzarekin, lan handia egin dute ondasuna berpizteko.  Horien artean Miguel Ángel Otero azpimarratuko da. Hura ere argazkilaria izan zen eta José Latovaren laguna 1980. urtetik aurrera. Orain gutxi zendu da Otero eta Erakusketaren Katalogoa bere omenez prestatu da.

Bilatzailea