Karlismoaren Museoak dei egiten dizue parte hartzera Toisoiaren ebasketa, escape room-ean. Museoen Nazioarteko Egun eta Gauaren karietara eginen da, 2018ko maiatzaren 18an, eta irekita egonen da 2018ko urriaren 10era arte.
Toisoiaren ebasketa escape room-a, Karlismoaren Museoak pentsatu eta Proyectos de Escapismo enpresak diseinaturikoa, Karlismoaren Museoaren eskaintza ludiko-hezitzailearen baitan kokatzen da. Karlismoaren Museoa Nafarroako Gobernuak 2010ean inauguratu zuen ekipamendu kulturala da.
Lagun taldeendako diseinaturiko ikerketa jarduera bat da. Gehienez ere 14 urtez goitiko bost parte-hartzaile izan daitezke, detektibe zolien gisan, bitxi historiko baten ebasketa misteriotsua ebatzi beharko dutenak gehienez ere 40 minututan, agian delitua gertatu zen tokiaren, Milango (Italia) Hotel de la Ville-eko gela baten antzeko toki batean.
Doako proposamen bat da eta erreserba egin behar da ondoko telefonoan: 948 55 21 11 Jarduerak, osotara 60 minutuko iraupena du.
Hasieran 10 minutuko bisita egiten da Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorrean, baliagarritasun handiko informazioa jasotzeko. Parte-hartzaileek lau pieza giltzarri bisitatuko dituzte. Pieza horiek beren karteletan dituzte misterioa ebazteko behar diren pistak.
Jarraian ebasketaren istorioa ezagutuko dute eta aretoko arauen berri emanen zaie.