Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Artxiboa plazara!

Uharte Zentroa - Uharte

2018/05/18 - 2018/07/01

Nola harremantzen da komunitate bat iraganean ekoiztutako irudiekin?Uhartera gerturatzen gara irudi filmikoen bilketa bat egin eta artxibo bat sortzeko asmoz. Interes pertsonaletik abiatzen gara, irudi ekoizle izanik, erabili gabe gelditu den material filmikoa Bildu eta ber aktibatzeko asmoa dugu ikuskatze kolektibo eta bideo sorkuntza tailerren bidez.

Proiektua bi fasetan zatitua dago. Lehenengo fase batean material filmikoa bilatu, Bildu, digitalizatu eta ikuskatuko da. Lehenengo fase honetan hainbat material mota bilduko dugu etxe, instituzio, telebistatako eta artistikoa, elkarren artean paralelismoak, elkarrizketak eta harremanak bilatzeko. Bigarren fasean, eta sortutako hausnarketetatik abiatuz, Uharteko artxiboa osatuko duten irudi filmiko berriak sortuko ditugu. Horretarako testuinguru lokala duten artisten elkarlana bilatuko dugu.

Habitación: Artxiboa plazara! Kartela

Bilatzailea