Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Don Mendoren mendekua

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko urtarrilaren 4a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 1.00 €

Don Pedro Muñoz Secaren izen bereko obraren egokitzapena da. Don Mendo, Cabra-ko markesa, Erdi Aroko zaldun adeitsu eta ausarta da. Magdalena ederraren gelara iristeko dorre batetik igotzen da, baina une horretan damaren aita Don Nuño Manso de Jarama agertzen da: aitak bere alabaren eskua Toroko dukeari eman dio. Bere maitearen ohorea babesteko, Don Mendok esaten du lapurreta egitera igo dela dorrera. Hori dela eta, hormen artean bizirik sartuta, heriotza zigorra ezartzen diote. Don Mendoren lagun batzuk, Moncadako markesa eta beste noble batzuk tartean, ihes egiten laguntzen diote. Denbora pasa ahala, Magdalenak desleial jarraitzen du Cabrarekin, Tororekin egin zuen bezalaxe. Orain, Erregearen maitalea da. Bat batean, trobalari “eder” bat agertzen da Erregearen kanpamentuan eta emakume guztiak maitemintzen ditu: trobalaria Don Mendo da. Toro eta Mansoko dukeak Algodor leizera joaten dira desleiak direnen bila hantxe biltzen baitira maitaleak. Bertara iristen dira Erregea Magdalenaren atzetik, Magdalena eta Erregina trobadorearen atzetik, Azofaifa mairua bere etsaiak birrintzeko asmoz, eta, nola ez, mendekuaren garaia iritsi dela uste duen Don Mendo.

Joaquin Fernandez Roa, artistikoki Joaquin Roa bezala ezagutzen dena (Iruñea, abuztuak 15, 1895 – Iruñea, maiatzak 23, 1981), XX. mendeko lehen hamarkadan lehen aldiz igo zen eszenatokira. Komedian espezializatu eta gero, hainbat konpainiatan egin zuen lan, Rosario Pino eta Ernesto Vilchesenean, eta Madrilgo Teatro de la Comedia konpainian, besteak beste. Kameren aurrean 1934ean agertu zen lehen aldiz Florian Rey-eren eskutik, Amaren bikotea (El novio de mamá) lanarekin, baina, hala ere, 1943 urtetik aurrera aldatu zuen behin betikoz antzerkia zinemarengatik. Bigarren mailako aktore bezala hasi zuen ibilbidea orduan, eta onenen artean kokatu zen. Espainiako zinemako historiako lanik garrantzitsu batzuetan egin zuen lan eta oso zuzendari ospetsuen aginduetara egon zen: Jose Luis Saenz de Heredia, Rafael Gil, Edgar Neville, Juan de Orduña, Luis G. Berlanga, Fernando Fernan Gómez, Luis Buñuel, Juan A. Bardem, Luis Lucia, eta abar luze bat. 

La venganza de Don Mendo, Espainia, 1961

  • Zuzendaritza eta gidoia: Fernando Fernan Gomez
  • Argazkia: Jose F. Aguayo (C)
  • Musika: Rafael de Andres
  • Aktoreak: Fernando Fernan Gomez, Paloma Valdes, Juanjo Menendez, Antonio Garisa, Joaquin Roa, Lina Canalejas, Maria Luisa Ponte, Jose Vivo, Paula Martel, Francisco Camoiras.
  • Hizkuntza: J.B. gaztelaniaz
  • Iraupena: 83 minutu

Bilatzailea