Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Bertigoa

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

 Scottie Fergusson (James Stewart) bertigoa daukan detektibe bat da San Franciscoko poliziaren baitan. Gaizkile baten atzetik doazela, bere lankide bat erlaitz batetatik erortzen da eta une hartan Scottiek erretiroa hartzea erabakitzen du.   Gavin Elster-ek (Tom Helmore), eskolako lagun zahar batek, kontratatu egiten du bere emazte Madeleine (Kim Novak) zelatatu dezan. Emakume eder bat da eta bere iraganarekin obsesionatuta bizi da. 

Nazioarteko kritikaren zati handi baten aburuz, hauxe da Alfred Hitchcock-en lanik onena eta zinemaren historiako lan bikainen artean dago. Film honetan Ingalaterrako zinemagileak albo batean uzten ditu aurretik egin zituen abentura dibertigarriak eta, horren ordez, zehaztasun handiko intriga psikologiko konplexu batean murgiltzen da (ikusleak ere murgiltzen ditu, jakina). Sinbologiaz josita dago filma, eta irakurketa anitzak ditu. Desioaren eta idealizazioaren inguruko kiribil narratibo bikain baten bitartez, ikuslea errota batean sartzen du; obsesio zirkularrak ageri dira eta ezagutzen ez dugun horren aurrean (erreala ez dena hori) bertigoa isladatzen du. Hori guztia posterrean, tituluan, soinu bandan eta joko bisual guztietan ageri da arte lan hipnotiko eta eder honetan. Erdiespen horren arrazoi bat izen berarekin argitaratu zen eleberria da, Boileau-Narcejac-ek idatzi zuen Hildakoen artetik izenburuarekin (izenburu hori dauka gaztelerazko bertsioak ere bai).

Vertigo, AEB, 1958

  • Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
  • Gidoia: Alec Coppel, Samuel Taylor
  • Argazkia: Robert Burks (C)
  • Musika: Bernard Herrmann
  • Aktoreak: James Stewart, Kim Novak, Barbara Bel Geddes, Tom Helmore, Henry Jones, Raymind Bailey, Ellen Corby, Lee Patrick
  • Hizkuntza: J.B. ingeleraz, gaztel

Bilatzailea