Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Eguberrietako lantegia Bitartean-en eskutik

2017ko abenduaren 26tik 29ra eta 2018ko urtarrilaren 2tik 5era.
5 eta 12 urte bitarteko haurrentzako.
Proiektuaren zenbait proposamen artistikotatik abiatuta, gogoetarako, sorkuntzarako eta gozamenerako tartea eskainiko du.
Prezioa: 10 euro. Leku mugatuak. Aurrez izena ematea beharrezkoa da Nafarroako Museoko harrera-lekuan azaroaren 18tik aurrera.

Yo, la peor de todas/Ni, denetan okerrena

Ni, denetan okerrena, beste ezagutza formen esplorazioan oinarritutako proiektu artistiko bat da. Teoria kri- tiko feministatik abiatzen da ezagutza forma nagusia zalantzan jartzeko eta beste jakintza modu batzuk eta gure errealitatea ezagutzeko forma berriak proposatzeko. Proiektu honen aburuz, identitateak bigunak, ezegonkorrak eta performatiboak dira, eta kokatutako ezagutzatik, gorputzetik eta mugako existentzietatik lan egiten saiatzen da.

Ni, denetan okerrena hiru egoitzatan dago banatuta: Nafarroako Museoa, Uharteko Arte Garaikideko Zentroa eta Jorge Oteiza Fundazio Museoa. 24 artista (22 artista + holtz tolesgarri anonimo koloniala + Francis Bartolozzi + Oteizaren obra), nafarrak gehienak, aipatu gai hauetara hurbilduko dira euren interes artistiko eta ikerketatik abiatuta. Aurkezten diren arteproposamen gehienak erakusketarako berariaz eginak izan dira.

Hurrengo saioak

Nafarroako Museoa - Iruña

2017ko abenduaren 26a, asteartea - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2017ko abenduaren 27a, asteazkena - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2017ko abenduaren 28a, osteguna - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2017ko abenduaren 29a, ostirala - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko urtarrilaren 2a, asteartea - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko urtarrilaren 3a, asteazkena - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko urtarrilaren 4a, osteguna - 10.00etan

Nafarroako Museoa - Iruña

2018ko urtarrilaren 5a, ostirala - 10.00etan

Bilatzailea