Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Euskara XVII. mendetik XIX. menear

Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Artxiboko ekitaldi-aretoa - Iruña

2017ko azaroaren 22a, asteazkena - 19.00etan

Juan Madariaga Orbea-ren eskutik. UPNA-NUP

“Euskara eta Nafarroa” zikloa, NAVARRORUM erakusketaren barruan.

NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.

NAFARROAKO ERREGE ARTXIBO NAGUSIA 
21 Iraila - 31 Abendua
Erakusketaren Ordutegia: 
10-14h / 17-20h Egunero

Bilatzailea