Lantegi hau zenbait praktikaren gaineko laneko proposamen gisa egituratzen da. Praktika horien artean ahotsa, idazketa edo performancea daude, eta arreta berezia eskainiko zaie ahozko mintzairaren berezitasunei eta lengoaiaren gaitasun performatiboari, bitarteko desberdinak baliatuta.
Itziar Okarizek gogoeta sustatzeko espaziotzat planteatzen du lantegi hau. Gogoeta horrek erreparatu egingo die lengoaia plastikoek zeinuak produzitzeko duten espezifikotasunari, eta lengoaiak berak eraldatzeko tresna gisa ere baliatuko da. Horretarako zenbait ariketa proposatuko dira, errepresentazio-kode desberdinen arteko analogiak zein aldeak agerian jartzeko. Artistaren beraren material irekitik abiatuko da lana, prozesuan den materialetik, eta partaideen interesguneak ere kontuan hartuko dira, betiere prozesu errealak erabiltzeko eta horietatik proposatzen diren paisaia teorikoak definitzeko.
Matrikula: 90 €. Parte hartze ziurtagiria emango da. Aurrez izena eman behar da didactica@museooteiza.org helbidean.