Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Neoklasizismo arkitektonikoari buruzko musikak

Organo Musika Nafarroan

Mañeruko San Pedro Eiza - Mañeru

2017ko urriaren 7a, larunbata - 20.00etan

Egitarau honek hiru hari gidari aurkezten ditu: Neoklasizismo arkitektonikoa, Madrilgo Errege Kapera eta Hilarión Eslavaren Organo Museo Espainiarra. Santos Ángel de Ochandáteguik, Espainiako Neoklasizismoaren arkitekto nagusietako batek, proiektaturiko eraikin neoklasikoan interpretatuko da.

Madrilgo Errege Jauregiko kapera, eta eraikina bera, gustu horretan oinarriturik sorturiko guneak dira, Zaragozako Pilar Basilika bezala, entzun behar dugun musika sortu zen beste tokietako bat. Hilarión Eslava, Madrilgo Errege Kaperako Maisua, gaur arratsaldean entzungo ditugun konposatzaileen maisua izan zen.


José Luis Echechipía

Irakaskuntzan eta bere lurraldeko organo eta musika ondarearen hedapenean egiten du lan, irratiko zenbait saioren eta hedapen eta hezkuntza proiektuen bitartez. Kontzertuak eskaini ditu Espainiako, Frantziako, Portugaleko, Txekiar Errepublikako, Italiako edo Filipinetako hainbat jaialditan. Grabazioak egin ditu irratirako eta telebistarako, eta zenbait disko ere grabatu ditu, bakarka zein musika taldeekin. Gaur egun Leireko monasterioko tribunako organoaren titularra da, dituen mota guztietako aukera bikainen bitartez musika tresna horren aurreko interesa bultzatu nahi duen egitasmoaren barruan.

Bilatzailea