Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Un bigote para dos

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko urriaren 6a, ostirala - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Manolita abeslaria Enriqueto jaunaz eta bere batutaz maiteminduta dago. Baina, aiene, Manolitak tenore ahotsa dauka eta Enriquetok kasu gehiago egiten dio Lili buruarinak esaten dionari; eta hark, gainera, patata frijituak oparitzen dizkio.

Antonio de Lara “Tono” eta Miguel Mihurak 40.hamarkadan egin zuten “esperimentu” bat da film hau. 1935ko pelikula austriar baten bikoizketa da. Film orijinalak Johan Strauss semearen bizipenak konatatzen ditu, baina autore espainiarrek gidoia erabat aldatu zuten, obra berria sortuz: “umore absurduko pelikula bat da, umore mota handiena erabiltzen du”. Ia zazpi hamarkadatan desagertua egon zen pelikula hau eta saio honetan, beraz, pelikula orijinala izan zenaren hurbilketa bat ikusiko dugu; harribitxi honetaz gozatzeko aukera aparta izanen da.

Zinema historialari Santiago Aguilar eta Felipe Cabrerizok eginen dute saioaren aurkezpena, beraiek hartu baitute pelikula hau berritzeko ardura.

Ziklo honen sarrera gisa, Nafarroako Liburutegiak hitzaldi bat eskainiko du 18:00etan. Aguilar eta Cabrerizok eskainiko dute hitzaldia, “Zinema Kodornizisma: eszentrikotasunetik groteskora” izenburupean.

  • Zuzendaritza eta gidoia: Tono eta Mihura. Austriako Unsterbliche Melodien (Heinz Paul, 1935) pelikuaren gaztelaniazko bertsio bersinkronizatua.
  • Aktoreak: Serafin Taylor, Eloisa Garbo, Ginger Gomez
  • Hizkuntza: J.B. austriarreraz, gaztelaniako azpitituluekin.
  • Iraupena: 70 minutu.

Bilatzailea