Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

O CAROLAN

Kultur

Caballeros Templarios kalea (Barranco) - Ribaforada

2017ko irailaren 9a, larunbata - 22.30etan

O ́Carolan taldeak ospe handiko Tourlough O ́Carolan konpositore irlandarraren izenetik hartzen du berea; izan ere, hark maisutasunez funditu zituen bere garaiko musika barrokoa eta Irlandako –haren sorterria– musika tradizionala. Talde aragoarrak 25 urte daramatza agertokien gainean, eta konpositore irlandarrari eta musika atlantikoei zuzendutako hiru lan diskografkoren ondoren (Alrededor de una vela, La llave de los sueños, El reloj secreto), Aragoiko musika tradizionalaren lurraldean sartu da, ganbera-izaera bat emanda; horrela, Nota de Paso lana grabatu du, baita zuzeneko DVD bat ere, 20 urtemuga ospatzeko. Azken urteotan, Tierra, poemas y música de las esferas proiektu zienti ko- musikalean aritu da O’ Carolan –CD formatuan grabatuta–. Dokumentaletarako musika, bost lan diskogra ko merkatuan, zuzeneko DVDak, makina bat kolaborazio..., horra Aragoiko talde honen ekarpenak.

Bere kalitate instrumentalak eta musika tradizionalaren kontzeptu berritzaileak Europa guztiko agertokietara eraman dituzte.

KIDEAK:

Susana Arregui: biolina, biola, nykelharpa / Pilar Gonzalvo: harpa irlandarra, akordeoi diatonikoa / Julian Ansuategui: bodrhan, panderoak, udua, perkusio txikiak / Ernesto Cossío: gitarra akustikoa / Miguel Ángel Fraile: whistles-ak, uilleann gaita, boto-gaita, duduk-a, akordeoi diatonikoa

Bilatzailea