Lengoaia eta mugimenduaren laborategia.
José Otero, Kamen Nedev.
Laborategi honetan, ikerketa tresna gisa, espazio publikoko eguneroko bizien mugimenduei heltzea proposatzen dugu. Espazio hiritar eta periferikoetan eguneroko esperientzien erritmo aldaketak eta areagotzeak miatzeko abiapuntu izango da.
Behaketa eta analisi ariketak planteatuko ditugu entzuketa praktikarako, esperimentatzeko, gure esperientzia eta mugimenduen bideoa, argazkia, soinu erregistroa eta narratiba erabiliko ditugu, ondoren, ohiko denborak eta espazioak aldatuko dituzten norbanako ekintzekin eta ekintza kolektiboekin.
Gure bizitzako elementu berehalakoenen asaldaketa, emantzipazio potentzial handiena duen lekua izan daitekeenaren ideian oinarritzen gara. Honen bestez, hiriko gure errutinaren ohiko ekintzetatik abiatuko gara: gure lanerako bidea edo paseo bat. Uste osoa dugu mugimenduaz hitz egitea ez dela mugitzearen berdina. Horregatik, ez gara diskurtso teorikotik gorputzerantz joango, gorputzetik abiatuko gara gure ohikoa asaldatzeko praktika eta diskurtsoa artikulatzeko.
Praktikak gure eguneroko errutinen eta mugimenduen inguruan hausnartzen lagunduko digu eta honela, gure ohikotasunen asaldaketaren inguruko teoriak sortzen lagunduko digu.
Noretzat
Paseoan interesa duen pertsona ororentzat.
Gehienez, 18 parte-hartzaile.
Data eta Ordutegiak
2017ko irailak 8, 9 eta 10
Izena ematea
Izena emateko kuota: 15
Tailerrean parte hartzeko, galdetegia bete eta actividades@centrohuarte.es helbidera bidali behar da irailaren 4a baino lehen.
Irailaren 6an jakinaraziko da nork parte hartuko duen.
Ostirala
Lantegiaren inguruko hitzaurrea. Hautematea. Kanpoko paisaia. Inguruaren soinu eta ikus-behaketa ernea egiteko teknikak (hasiera).
Larunbata
Hautematea. Kanpo paisaia. Inguruaren soinu eta ikus- behaketa ernea egiteko teknikak (jarraipena).
Lanketa. Barne paisaia. Gure behaketa modua behatu.
Bateratze lana. Norberak ikusi eta entzun duguna konparatu.
Gure behaketaren hezurmamitzea irudian, mugimendu dun irudian, soinuan eta idazketan.
Igandea
Ekintza. Kanpo paisaiaren transformazio eta handitze ekintzaren gauzatzea.
Hasierako kanpo paisaiaren pertzepzioa zabaltzeko ekintzen inguruko hausnarketa.
Egitarau osoa ikusteko: www.mapamundistas.com
José Otero eta Kamen Nedeven inguruan
José Otero
Miranda de Ebro, 1968. Artista eta irakaslea. Lengoaia, gorputza eta irudiaren arteko erlazioak lengoaia inguru desberdinetan burututako akzio performatiboen bidez aztertzea atsegin dut. Paisaia ideiaren inguruan urte askoz lan egin dut, oinez ibiltzean oinarritu naiz esku-hartze eta proiekzio bide. Egun, hezkuntza esperimentazio gune moduan aztertzen ari naiz.
(((o))) Acoustic Mirror
Kamen Nedev
Madrilen finkatua, Kamen Nedev kultura ekoizle independentea da.
<> heteronimopean, 2005 urtetik ikerketa lan batean murgilduta dabil: produkzio fonografikoa eta hiriko espazioen soinu paisaia produkzioa, soinuaren produkzio soziala, kokatutako entzutea eta soinu ikerketa militantea egiten du. Sarean garatutako soinu ekoizpenen proiektuetan ere badabil, ./mediateletipos (Bertan, #YesWeKLANG #SpanishRevolution-en soinu maparen gisako proiektuak daude) edo El Deseo de andar.
http://acousticmirror.tumblr.com
http://soundcloud.com/acoustic_mirror
http://self-noise-project.tumblr.com