Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

IÑAKI ASKUNZE & BOB SANDS BIG BAND

Kultur

Alfonso el Batallador plaza - Tudela

2017ko irailaren 8a, ostirala - 20.30etan

Bob Sands Big Band banda jazz-panorama nazionaleko talde zirraragarrienetako bat da. Bob Sands saxofonista newyorktar beteranoak zuzenduta, kalitate bikaina lortu du, eta, Time aldizkariaren ustez, garbia eta modernoa den soinu bat ere bai.

Madrilgo musikari onenek osatuta dago, hala nola Bobby Martínezek, Israel Sandovalek, Norman Hoguek, Santi Cañadak eta Daniel Garcíak, besteak beste. Jazzaren historiako konpositore handienen errepertorio zabala interpretatzen du, adibidez Count Basie, Duke Ellington, Thad Jones, Buddy Rich, Maynard Ferguson, Bob Brookmeyer, Bob Mintzer eta Slide Hamptonena, baita Chris Kase eta Kurt Weissen tema originalak ere, besteak beste.

Kontzertu honetan, Iñaki Askunzek zuzenduko du, eta jazz  amenkoaren temen moldaketak interpretatuko ditu, hala nola Paco de Lucía, Chano Domínguez eta Chick Corea egileen lanak; jatorrizko lanak ere joko dituzte, den-denak Iñaki Askunzek eginak Federico García Lorcaren poesietako testuen gainean.

Ibilbidea Tudelan, bisita gidatua

18:00 / 1h 30'. Monreal dorrea.
Prezioa: 3 €
Erreserbak: T. 948 417 100 / turismo@tudela.es

Bilatzailea