Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

San Zerningo Burgoa

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko irailaren 7a, osteguna - 20.00etan
Prezioa: 1.00 €

Nafarroako hiriburuari buruz egindako serie dokumentalaren laugarren kapitulua da Iruñeko txoko eta nostalgiak IV: San Zerningo Burgoa/ Rincones y nostalgias de Pamplona IV: El burgo de San Cernin.

Lan hau Iruñeko burgo horren historian murgiltzen da eta Manuel Monjek bertako kontakizunak eskaintzen ditu, bere haurtzaroko memorietan oinarrituta dauden kontakizunak, hain zuzen ere. Burgo horretako dorrea eta San Zerningo oilarra dira aipatzen dituen ikurretako batzuk.

Antonio J. Ruizek egin zituen dokumental guztien antzera, honetan ere irudi zaharrak agertzen dira. Besteak beste, irudi hauek ikusi ahal dira: Niceto Alcala Zamora eta hari jarraian joaten zen martxa Navas de Tolosa kalean (1932), 1930ko sanferminak, dantza jaialdi bat 1953ko sanferminetan, 1940.hamarkadako Takonerako lorategietako irudiak, Zudaireetako kolonietako oporrak (1946) eta Enrique Solerrek (dokumentala berari eskainita dago) grabatu zituen Irati trenaren azken ibilbidearen irudiak (1955).

Dokumentaletan espezializatu zen egile nafar honen obra guztia Nafarroako Filmotekan dago gaur egun, bere familiak Nafarroako Gobernuari eman baitzion.
Rincones y nostalgias de Pamplona IV: El burgo de San Cernin (Espainia, 1996)

  • Zuzendaritza, gidoia eta muntaia: Antonio Jose Ruiz.
  • Argazki-zuzendaria: Pablo Calatayud.
  • Soinua eta Grafismoa: Jose Javier Vidaurre.
  • Aholkularitza historikoa: Juan Jose Martinena, Jose Joaquin Arazuri.
  • Ekoizpena: Iruñeko Zinema Ekoizpena/Cine Pamplona Producciones Cinematograficas.
  • Aurkezlea: Manuel Monje.
  • Hizkuntza: J.B. gazteleraz.
  • Iraupena: 60 min.

Bilatzailea