Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

Eskandalua

Nafarroako Filmoteka - Iruña

2017ko irailaren 6a, asteazkena - 20.00etan
Prezioa: 3.00 €

Ichirô Aoye margolaria mendi batera doa bere motorrean koadro bat pintatzera. Miyako Saijo abeslari ezagunarekin egiten du bertan topo. Hotel berdinean geratzen dira biak eta Amour argitaletxeko paparazzi batzuk beraien irudiak egiten dituzte. Argitaletxeak amodio eskandalu bat asmatzen du eta zalaparta handia sortzen duen erreportajea argitaratzen du. Ichirôk editorearen kontra egin eta argitaletxea epaitegietara eramaten du irainak egitea egotzita. Argitaletxea auzitara eramateko, Hiruta abokatua kontratatzen du.

Kazetaritza sentsazionalistari kritika ezin hobea egiten dio Akira Kurosawak zuzendu eta idatzi duen lan honek. Toshirô Mifune da filmeko protagonista, hau da, egile ospetsuaren aktore fetitxea. Film hau epaitegiei buruzko drama bikaina da eta zuzendari japoniarraren marka berdingabea darama. 
Shûbun, Japonia, 1950

  • Zuzendaria: Akira Kurosawa
  • Gidoilariak: Ryûzô Kikushima, Akira Kurosawa
  • Argazki-zuzendaria: Toshio Ubukata (ByN)
  • Musika: Fumio Hayasaka
  • Aktoreak: Toshirô Mifune, Shirley Yamaguchi, Takashi Shimura, Yôko Katsuragi, Noriko Sengoku, Eitarô Ozawa, Shin’ichi Himori, Ichirô Shimizu.
  • Hizkuntza: J.B. japoniarrez gaztelarako azpitituluekin.
  • Iraupena: 104 min.

Bilatzailea