Oroitzapenak daude ikuskizun honen muinean. Norbanakoen oroitzapenak, eta oroitzapen kolektiboak. Oroitzapen orokorrak, eta oroitzapen zehatzak. Izan ere, oroitzapenik gabe, ez da bizirik. Bizitakoa gorde egiten da pertsonen buruetan, eta askotan, gorde egiten da kolektiboen historian. Ikuskizun honetan Jose Angel Dorremotz ttunttunero
Almandoztarraren memoria gordetzeko ahalegintxo bat eginen dute dantzari eta musikariek. Nafarroako tradizioetan ezinbesteko pertsona horri aitortza egin nahi diote taularatuko diren doinu eta dantzek. Ikusgarriaren hasieran bi lagun agertuko dira. Medikua bat, alzheimerra duen emakume baten semea bestea. Oroitzapenez mintzatuko dira, baita galtzen diren oroitzapenen inguruan ere.
17:30tik 19:30era / 30'. Agoitzko S. Migel eliza.
Prezioa: 1 €. Gutxienez 10 € bisita
Erreserbak: T. 637 44 81 07 / prepirineo@cederna.es