Kultura Zuzendaritza Nagusia - Vianako Printzea Erakundea
Nafarroako Gobernua

UDAKO KOADERNOA

Kultur

Kultura Etxea - Agoitz

2017/08/04 - 2017/08/30

Erakusketa: Luis Vassallo.
Komisarioa: Alexandra Baurès.

Asteartetik larunbatera, 11:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.

Luis Vassallo (Madril, 1981) tradizio luze baten oinordeko sentitzen da, eta atsegi du miresten dituen pintoreak aipatzea. Horrela, museoetako hormetan zintzilik dauden margolanei behatuz –marrazten, erreproduzitzen eta ulertzen duen eskuaren bitartez– orainaldiko edo etorkizuneko bere obren ideiak agertzen dira, eta motibo horiek aldatuz joaten dira egoera iraunkor bat lortu arte. Udako ekipajea dakarrela iritsiko da Agoitzera Vassallo, eta, handik, sortu berri dituen marrazkiak eta pinturak ateratzen ditu, zenbait serietatik datozenak. Instalazio moduan erakusten ditu, narrazio lineal batetik ihesi, eta konexio berriak aurkitzen ditu, errepikatzen diren formak azpimarratuta. Margolanekin batera, zirriborroak ere ageri dira, zeren eta Vassallok bere sormen- prozesurako sarbide zuzena eskaintzen baitio ikusleari. Baliteke ikusleak hor giltzak aurkitzea egilearen olio-pinturetan murgiltzeko gero. Agertoki horietan, abstrakzioa eta  gurazioa bizi dira elkarrekin, eta kolorea ez da ezkutatzen haietan; gainera, antzinako denboretako pinturen oihartzuna iristen da leku haietaraino.

Bilatzailea