Mikel Laboaren kantuak abiapuntu hartuta, Dantzaz taldeak koreogra a garaikide ederederra sortu zuen itsas bazterrean, Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren laguntzaz. Mikel Laboaren ahots zilarkara entzuteko aukera izanen dugu, eta Dantzaz taldeko dantzarien interpretazioak Donostiako kantariaren lurraldera eramanen gaitu. Laboaren lan berritzaileena, Elizondoko paisaian.
Dantzaz taldearen ekoizpena, Mikel Laboaren musika, Josu Mujikaren koreogra a eta Iñaki Salvadorren laguntza musikala. Txoriak Mikel Laboaren unibertsoan murgiltzen da: askatasuna, osasun mentala, besteekiko harremanak..., betiere Iñaki Salvadorrek bildutako soinu-banda erabilita, hau da, Laboaren kantu ezagunenak erabilita, entzuleak hunkitu eta liluratzeko. Obra horrek edertasunera eta artera hurbilduko gaitu.
17:00 h / 2h 30'
Foruen plaza, udaletxearen parean.
Prezioa: 10 €
Elizondo eta hilerria barne.
Erreserbak: T. 670 336 232 / visita-elguardianinvisible@hotmail.com